XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Karrikotxearen barruan arkitutako ikuskariaren aurrean, suminduak geratu ziran, eta etzan gutxiagotarako.

Bat, ukabilla sartzeraiñoko zuloa bularrean, erdiz erdi bi tiroak an artu baizituen, odolez estalia ta illa.

Bestea, berriz, ura magalean zeukala, negar ta negar.

Amuteko kaputxinoen konbentuan dago alatsuko irudi bat: Jesus illa Amaren magalean, eta au negarrez.

- Zer gertatu da emen? galdetu zioten.

- Barkatu, baiña mesedez eraman nazazute etxera.

An lasaitzean dena kontatuko dizutet eskatu zien negarrez.

- Baiña noren lana da, deabru ori arrapatu dezagun?

- Peliperena.

Illaren etxekoak iltzaillearen atzetik joan nai zuten.

Baiña Josetxo gainbeera zijoala iltzaillea etxera sartu baiño len aurrea artu nairik oartu ziranean, bertan geratu ziran.

- Bai; bazterren batetik sutuko ziok eta bigarrena ere garbituko dik.

- Josetxo ez dek orren itxua.

Bere kontuak aterako dizkik.

Karrikotxean bizirik geratu zana txuxenean etxera eraman zuten, eta illa bertan utzi, epailleak agindu arte.

Josetxok asmatu zuen: odolik ixuri gabe etzala arazo ura bukatuko.